Hrungnir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hrungnir (izenaren aldaerak: Rungnir eta Rǫgnir, Sigrdrifumal, 17. bertsoa), Jotun edo erraldoi bat zen eskandinaviar mitologian, Thor jainkoak, bere mailu Mjolnirrekin hil zuena. Istorioa, Skaldskaparmalen dokumentatua dago, Snorri Sturlusonen Edda prosaikoa lanaren bigarren zatia.

Hil aurretik, Hrungnirrek apustu bat bota zion Odini, non, jainko honek, bere burua jokatzen zuen, bere zaldia zen Sleipnir eta Hrungnirren zaldia zen Gullfaxiren arteko lasterketa batean. Sleipnir, Gullbaxi baino azkarragoa izanda, izan zen lasterketako garaile. Lasterketaren ondoren, Hrungnir Valhallara gonbidatu zuten, baina mozkortu eta bortizki jokatzen hasi zen. Jainkoek, Thor deitu zuten, Hrungnirren aurka borrokatu eta hau garai zezan.

Bere bihotzak, forma berezi bat zuen, hiruki formakoa baitzen, eta, horren ondorioz, valknuta eta triketra, "Hrungnirren bihotza" deituak izan dira.