Snorri Sturluson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Snorri Sturluson (Hvamm 1178/1179 - Reykjaholt, 1241eko irailaren 23a) epaile, olerkari, historialari eta idazle islandiarra zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urte zituela, emakume aberats batekin ezkondu zen. Handik urte batzutara, banandu egin zen, elkarren artean bi seme-alaba izan zituztelarik. 25 urterekin, Allthing edo Islandiako Biltzar Legegileko buruzagi bezala aukeratua izan zen. 1218an, Norvegiara bidaia egin zuen. Hakon erregearen gortean, "lenderman" edo baroi titulua jaso zuen. Snorrik, islandiarrek, Norvegiaren mende egotea onartzeko konpromisoa hartu zuen Norvegiako erregearekin. Islandiara itzuli zenean, bere semea Norvegiara bidali zuen bahitu bezala. Guzti honengatik, Islandiako traidoretzat hartu zuten. Eta, ondoren, Norvegian ere beste hainbeste egin zuten, Islandia Norvegiaren mende egotearen promesa ez betetzeagatik.

1224an bigarren aldiz ezkondu zen, honela, Islandiako gizonik aberatsena bihurtuz.

Islandiako gerra zibilaren ondoren, Hakonek bidalia, Gizur Thorvaldssonek hil zuen Snorri.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egil Skallagrimsonen Saga, Heimskringla (Norvegiako erregeen kronika) eta Edda prosaiko ospetsuaren egilea izan zen, Gylfaggining edo Gylfiren liluratzea agertzen den olerkarientzako gidaliburu bat, eskandinaviar mitologiaren kosmogonia bat. Erdi Aroko Islandiako idazlerik handienetakotzat hartzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Snorri Sturluson