Huangguoshu ur-jauzia
Huangguoshu ur-jauzia (txinera tradizionalez: 黃果樹瀑布; txinera sinplifikatuz: 黄果树瀑布; pinyineraz: huángguǒshùpùbù), Txinako Herri Errepublikako Guizhou probintziako Anshun hirian dagoen ur-jauzia da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Ur-jauzia Baihe ibaian dago, Yunnan-Guizhou goi-ordokian, 77,8 metroko garaiera, eta 101 metroko zabalera dauzka. Ur-jauzi nagusiak 67 metroko garaiera eta 83,3 metroko zabalera dauzka.
Ur-jauzia itsasoaren mailatik 936 metrora dago eta Asiako ur-jauzirik handiena da. Ur-jauziak Huangguoshu Ur-jauziko Parke nazionala osatzen du, Anshun hiriburutik 45 kilometro hego-mendebaldera. Parkea hiru gunek osatzen dute, ur-jauzien gunea, ur-gortina haitzuloa, eta Errinozeronteen putzua (Xi Niu Tan).
[aldatu] Argazkiak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Txineraz) Ur-jauziaren webgune ofiziala.
25°59′31″N 105°39′58″E / 25.992°N 105.666°EKoordenatuak: 25°59′31″N 105°39′58″E / 25.992°N 105.666°E