Hugh Le Caine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hugh Le Caine, lanean.

Hugh Le Caine (Kanada, 1914 - 1977) fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea izan zen. Kanadako Ikerketa Kontseiluan fisikari gisa lan egiten zuela, hain gogoko zituen musika elektronikoa eta soinu berrien sormena lantzen jardun zuen etxean. Musika elektronikoaren aitzindaria da, eta hainbat musika-tresna asmatu zituen 1940ko hamarkadan, horien artean Sackbut sintetizadorea, gaur egun tentsioz kontrolaturiko lehen musika-tresnatzat hartua. Geroago, etxean egiten zituen lanak Ikerketa Kontseiluan lantzeko baimena eman zioten, eta egun osoan lan horretan aritzearen ondorioz musika-tresna eta obra berriak sortu zituen; horien artean Dripsody delakoa da ezagunena, ur-tanten hotsak besterik erabiltzen ez duen musika-lana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugh Le Caine Aldatu lotura Wikidatan