Hymir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hymir
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakGymir (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Hrod
Seme-alabakTýr

Eskandinaviar mitologian Hymir Jotun edo erraldoi bat da, Hroden senarra. Æsirrek garagardoa egiteko nahi zuten pertz baten jabea zen, ondoren Thorrek lortuko zuena.

Hymiskviðan kontatzen denaren arabera, Ægir jainkoak tamaina handiko pertz bat nahi zuen bere etxean bilduko ziren Aesirrei zerbitzatzeko garagardoa egiteko. Tyr jainkoak Hymir erraldoi jakintsuak bat zuela gogoratu zuen, eta Thor erraldoiaren etxera joatera gonbidatzen du, zeruen amaieran dagoena, Elivagar ibaien ekialdean. Thor iristean, honek hainbeste jaten du erraldoiarekin batera arrantzan egitera irten behar izaten duela, eta amu bezala idi buru bat erabiliz Thorrek Jörmundgander sugea arrantzatzen du, baina erraldoiak, beldurtuta, soka mozten du, honela sugea askatuz. Lur irmora iritsi ondoren Hymirrek indarrean desafiatzendu Thor, honi edalontzi magiko bat apurtzeko eskatuz, jainkoak jada bazekielarik soilik erraldoiaren buru gogorraren aurka jaurtiz gero apurtuko zuela. Ontzia txiki-txiki egin ondoren, erraldoiak, beldurtuta, jainkoei bere pertza ematea onartzen du.

Istorio honen zatiak kontserbatu ziren Edda poetikoko Husdrapa eta Ragnarsdrapa olerki eskaldikoetan. Husdrapan "erraldoi trauskil" bezala aipatzen da.

Ragnarsdrapan erraldoi hau aipatzeko "haizexka bidaltzen duena" kenningarra erabiltzen da. Vafþrúðnismálen aipatutako Hræsvelgrekin duen antzekotasuna aipatu da, arrano forma duena eta bere hegoak munduaren azken muturrean astinduz haizea eragiten duena.

Lokasennan ere aipatzen da, Hymiskviðaren ondoren datorren testua eta Ægirrek antolatutako oturuntzari buruzkoa dena.

Hymiskviða da Tyr Hymirren seme bezala aipatzen den iturri bakarra. Gainontzekoetan Tyr Odinen semea da.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.