Ragnarsdrapa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ragnar Lodbroken ezkutuko apainduretako batek, beharbada, Thor jainkoa Jörmundgander sugea arrantzatzen erakusten zuen. Eskena horren marrazki hau, XVIII. mendeko eskuizkribu islandiar batetakoa da.

Ragnarsdrapa, Ragnar Lodbrok eskandinaviar heroiaren omenez idatzitako olerki eskaldiko bat da. Ezagutzen den eskaldorik antzinakoenari ematen zaio bere egiletza, Bragi Boddasoni, alegia, IX. mendean bizi izan zena, eta Björn en Haugi errege suediarrarentzat idatzi zuen. Bragik, irudiak, ustez, Ragnarrek berak eman zion apaindutako ezkutu batean deskribatzen ditu. Irudien artean, honako hauek zeuden:

Existititzen diren Ragnarsdraparen txatalak, Snorri Sturlusonen Edda prosaikoan mantendu ziren. Hamdir eta Sorliren eta Hedin eta Högniren pasarteak, argi eta garbi ematen zaizkio Ragnarsdrapari, beste batzuk, adituek diotenez, olerkikoak bertakoak diren bitartean.

Lan hau, batzuetan, Husdrapa eta Haustlöngekin alderatzen da, hauek ere, eskena mitologikoak irudikatzen dituzten marrazkiak deskribatzen dituztelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]