Hyperion (zuhaitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natura parkeko sekuoia luze bat (argazkikoa ez da Hyperion)

Hyperion munduko izaki bizidunik luzeena da. Sequoia sempervirens espezieko zuhaitza da eta 115,55 metroko altuera du. Redwood natura-parkean, San Frantziskoko iparraldean 2006an aurkitu zuten, Kalifornian.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko irailaren 8an aurkitu zutenean, beste zuhaitz bat zen, ustez, munduko altuena, Straosphere gigant izenaz ezagutzen zena, 112,83 metro luze zena eta 2004an aurkitua. Bi zuhaitz horiek espezie berekoak dira, Sequoia sempervirens.

Zuhaitz hori sekuoia gorriaren taldekoa da. Egun batean, Chris Atinks eta Michael Taylor txangozaleek Redwood natura-parkean ikusi zuten zuhaitz bat besteak baino luzeagoa:[1] handtik aurrera, munduko zuhaitzik altuena Hyperion dela esaten da. Izen hori jarri zioten, Hiperionen antza baitzuen, hots, antzinateko Greziako kulturako titan batena, aita Urano (zeruaren jainkoa) zuena eta ama, Gea (Lurraren jainkoa).

Ekintza bandalikoen beldurra dela eta, zuhaitzaren leku zehatza ez da ezagutarazi.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitza Sequoia sempervirens familiakoa da, jatorriz Kaliforniakoa. Kaliforniako basoetako ezaugarriei esker, 100 metroko altueraraino hel daiteke. Kono forma du eta 4-5 metroko diametroko enborra du. Zuhaitzaren azala marroi iluna da eta azaleko zati irregularrak noizbait erori egiten dira. Hostoak zurrunak eta zorrotzak dira eta bi kolore dituzte: beheko aldean zurixkak dira eta goikoan, berde biziak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]