Titan (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Titan-burua, Atenasko Museo Arkeologiko Nazionala
Artikulu hau greziar jainkoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Titan.

Greziar mitologian, titanak (antzinako grezieraz: Τιτάν, Titan), Olinpoko jainko-jainkosen aurretik gobernatu zuten alegiazko jainko-jainkosa ahaltsuak ziren.

Uranoren eta Gaiaren seme-alabak ziren. Hesiodoren Teogoniaren arabera, hamabi ziren: sei seme (titanak) eta sei alaba (titanideak; antzinako grekoa: Tιτάνις singularrean eta Tιτάνιδες pluralean). Apolodoro Atenaskoak, dena den, hamahirugarren bat aipatu zuen: Dione, Tea titanidearen bikoiztetik sortua.

Hauek ziren:

Titanak, berez, lehen belaunaldikoak baino ez badira ere, batzuetan haien ondorengo batzuei (bigarren belaunaldia) ere ematen zaie titan izena: Prometeo, Epimeteo, Atlas, Hesperos, Mentios, Hekate, Asteria, Leto, Eos, Helios, Selene; Perses, Palas, Astreos, Astrea, Eosforos eta abar.

Titanak Olinpoko hamabi jainkoen aurretik egon ziren agintean. Titanomakian («titanen gerra»), Olinpoko jainkoek, Zeus buru, garaitu egin zituzten; orduan, titan gehienak Tartaron, inframunduko eskualderik sakonenean, espetxeratu zituzten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Titan (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan