Ibarretxe & Co

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ibarretxe & Co Euskal Herriko zinemaren ekoizpen-etxea, zinemari lotutako Ibarretxe bizkaitar familiak zuzendua. Ibarretxetarrak hamar anaia-arreba dira, eta horietako bostek dihardute zinemagintzan, ekoizle-, zuzendari- eta gidoilari-lanetan.

Aurretik hainbat film labur egin arren, Sólo se muere dos veces (1997) filmarekin hasi ziren zinemagintza profesionalean. ¡Sabotaje! (2000) nazioarteko ekoizpena ere haien ardura izan zen. 1.500 milioi pezetaren (60 milioi libera inguru; 9 milioi euro) aurrekontua izanik, Euskal Herriko inoizko ekoizpenik garestiena izan zen. Telebistarako ere hainbat produkzio ekoitzi dituzte, Agur Olentzero, agur (1997) eta La memorias de Karbo Vantas (1994) lanak, esate baterako. Bideoklipak eta publizitaterako hainbat lan ere egin dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]