Ignacio Elizalde
Ignacio Elizalde Armendaritz Nafar idazlea (Arguedas, 1913 - ). Jesuita; literatura-kritika landu du batez ere. Zaragozan argitaratzen den Hechos y Dichos aldizkariaren zuzendaria da. Honako obrak plazaratu ditu: En torno a las Inmaculadas de Murillo (1955), San Francisco Xabier en la literatura española (1961), Concilio, categoría y anécdota (1965-1966), Temas y tendencias del teatro actual (1977) eta Navarra en las literaturas románicas (1977). Bereak dira, halaber Pío Baroja a hombros de la crítica, Thomas Stearns Eliot o el triunfo del Espíritu eta La novela social contemporánea en diversas naciones idazlan kritikoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.