Igor Ansoff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Ansoff, 1971an

Harry Igor Ansoff (рус. Игорь Ансов; jatorrizko abizena Ansov) (1918 abenduaren 12a2002ko uztailaren 14a) matematekari eta enpresa-kudeatzaile errusiar-estatubatuarra izan zen.

Biografia

Igor Ansoff Vladivostoken jaio zen, Errusian, 1918an. Bere aita errusiar jatorria zuen estatu batuarra zen, Evansvillekoa, Indianakoa. Bere ama Moskun jaiotako errusiarra zen. Kudeaketa estrategikoaren aitatzat hartzen da. 1937an Estatu Batuetara emigratu zuen, eta han irakasle ospetsua izan zen Estatu Bartuetako Nazioarteko Unibertsitatean (gaur egun, Alliant International University delakoan). Hor egin zitguen kudeaketa estrategikoari buruzko ikerketa-lanak.

Ansooff jotzen da aintzindaritzat pentsamendu estrategikoaren kultura enpresen esparruan eta esparru akademikoan saretzeari dagokionez, eta berari aitortzen zaio enpresa-estrategiari buruzko lehenbiziko liburua idatzi izana. Liburuan, enpresa-estrategiak munduan izandako garapenaren oinarrizko kontzeptuak eta terminologia azaldu zituen.

Obra

  • Corporate Strategy (1965)
  • Business Strategy (1969)
  • Strategic Management (1984)
  • The Firm: Meeting The Legacy Challenge (1986)
  • The New Corporate Strategy (1989).