Ilunbeen bihotzean
Ilunbeen bihotzean (Heart of Darkness) Joseph Conrad idazlearen elaberririk ospetsuena da, 1902an argitaratua. Idazlea sei hilabetez egon zen Belgikako Leopoldo II.a erregeak suntsitutako Kongon, eta egonaldi horretan oinarrituta dago liburua.
Eleberrian Charlie Marlow marinel zaharrak, urte batzuk lehenago, Kurtz jaunaren bila Kongo ibaian zehar egindako ibilaldia kontatzen du. Kurtz boli-ustiategi bateko nagusia zen eta Kurtzekiko topaketa jarrera kolonialista hipokritaren baieztapena izango da. Halaber, kolonialismoaren zuribidea (gurutzada moral eta merkataritzakoa zela) guztiz gezurtatuta geratuko da.
Francis Ford Coppola elaberri honetan inspiratu zen Apocalypse Now filmaren gidoa prestatzean. Gaur egun ere, eleberriak film eta telasail ugari inspiratzen ditu.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |