In the Heat of the Night

Wikipedia, Entziklopedia askea

In the Heat of the Night 1967 urtean Norman Jewisonek zuzendutako filma da, John Ballen izen bereko eleberrian oinarrituta.

Filmak bi sekuela izan zituen: They Call Me MISTER Tibbs! (1970) eta The Organization (1971). Telesaila ere sortu zuen: In the Heat of the Night izenekoa, Carroll O'Connor, Howard Rollins, Alan Autry, David Hart, Anne-Marie Johnson eta Hugh O'Connor protagonistak zituena.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Virgil Tibbs (Sidney Poitier), Philadelphiako poliziaren detektibe afroamerikarra Estatu Batuetako hegoaldeko herri batera doa, ama bisitatzeko asmotan. Heldu bezain pronto, bertoko poliziek atxilotua da ustez gizon txuri aberatsa hiltzeaz. Izatekidetasuna konprobatzeko, polizia buruak (Rod Steiger) Philadelphiako polizian Tibbsen nagusiarekin hitz egingo du, azkenak Tibbsen laguntza krimen azaltzeko eskainiz. Nahiz eta hasieran arrazakeria dela eta fidatu ez, pixkanaka-pixkanaka Tibbsen kemenak jokabideak aldatuko ditu.

Pertsonaiak

Antzezlea Pertsonaia
Sidney Poitier Virgil Tibbs detektibea
Rod Steiger Bill Gillespie polizia burua
Warren Oates Sam Wood ofiziala
Lee Grant Mrs. Leslie Colbert
Larry Gates Eric Endicott
James Patterson Purdy (Deloresen anaia)
William Schallert Mayor Webb Schubert
Beah Richards Mama Caleba (ezizenez Mrs. Bellamy)
Peter Whitney Officer George Courtney
Kermit Murdock H.E. Henderson (bankaria)
Larry D. Mann Watkins
Quentin Dean Delores Purdy
Anthony James Ralph Henshaw (afarian)
Arthur Malet Ted Ulam (lurperatzailea)
Scott Wilson Harvey Oberst (hilketaren susmopekoa)
Matt Clark Packy Harrison
Eldon Quick Charlie Hawthorne (argazkilaria)

Kanpo loturak