Inger Nilsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inger Nilsson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarin Inger Monika Nilsson
JaiotzaKisa (en) Itzuli1959ko maiatzaren 4a (64 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, zinema aktorea eta idazkaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0632227 Allocine: 201161 Rottentomatoes: celebrity/inger_nilsson Allmovie: p52736 Metacritic: person/inger-nilsson
Youtube: UCI1trI1R9Q02QCZnu662bHA Souncloud: inger-nilsson-official Spotify: 4QO1sgLFheuXKg4VGid18r iTunes: 306486488 Last fm: Inger+Nilsson Musicbrainz: 5b54f97a-191e-4141-8732-91aceed23d68 Songkick: 2449471 Discogs: 432417 Allmusic: mn0001997606 Deezer: 373860 Edit the value on Wikidata
Inger Nilsson Pippi Kaltzaluzeren rolean.

Karin Inger Monica Nilsson (Kisa, 1959ko maiatzaren 4a) aktore eta abeslari suediarra da, haurra zela Pippi Kaltzaluzeren rola egiteagatik da ezaguna[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inger Nilsson zortzi urteko neskatila zen Pippi Kaltzaluze izateko castingean parte hartu zuenean. 1940. hamarkadako liburuetako pertsonaiaren telesaila egitea zen asmoa eta 1969an egin zen. Suedieraz grabatu zen, ondoren alemanierara eta ingelesera itzuli zen eta Europa guztian zabaldu zen. Espainian 1970. hamarkadan ezagutu zen eta 2003. urtean ETB-k bota zuen. Telesailaren arrakastaren ondoren hurrengo urteetan lau filme egin ziren eta Inger Nilsson izan zen protagonista[2]. 1978an diska bat atera zuen telesaileko abestiez osaturikoa[2].

Pippiren aldia amaitu ondoren medikuntza idazkari izateko ikasketa egiten hasi zen baina berak antzerkia hobetsi nahi izan zuen. Östgötateatern antzokian atrezzista izan zen eta hainbat antzezlanetan hartu zuen parte[3]. 1989an Brenda Brave filme suediarrean hartu zuen parte eta hurrengo urteetan Suediako telesail batzutan eta Finlandiako Karin Inger laburmetraian ere aritu zen[4]. 2000an Xavier Koller zuzendari suitzarrak 2000an Gripsholm parte hartzeko konbentzitu zuen.

2007an Der Kommissar und das Meer telesail alemaniarrean Ewa Svensson doktorearen papera betetzen hasi zen. Protagonista taldeko aktorea izan zen[5].

Gaur egun Stockholmen ari da lanean idazkari.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1969 Pippi Kaltzaluze Pippi Kaltzaluze Protagonista
1969 Pippi itsasorako asmotan Pippi Kaltzaluze Protagonista
1970 Pippi hegoaldeko itsasoetan Pippi Kaltzaluze Protagonista
1970 Pippi korrika Pippi Kaltzaluze Protagonista
1989 Brenda Brave Juliana
1991 Karin Inger Laburmetraia
1994 Panik pa Kliniken
2000 Gripsholm
2015 The Here After

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1969 Pippi Kaltzaluze Pippi Kaltzaluze Protagonista
2006 AK3 Miniseriea
2006 Numerologen Miniseriea
2007-2010 Der Kommissar und das Meer Ewa Svensson doktorea Protagonista

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Pippi Longstocking» www.astridlindgren.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) Yuste, Ana Mª. (2019-03-03). «¿Qué fue de la actriz de Pippi Calzaslargas?» COPE (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  3. (Suedieraz) «Inger Nilsson: "Inte fått vara i fred på 45 år"» www.expressen.se (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  4. (Gaztelaniaz) EL, La Casa de. (2011-06-12). «Qué fue de… Inger Nilsson» La Casa de EL - Artículos y noticias sobre cómics, cine, series, juegos de mesa y videojuegos (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  5. Zander, Peter. (2007-12-21). «Der Kommissar und das Meer: Pippi Langstrumpf ermittelt jetzt im ZDF» DIE WELT (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]