Internet Message Access Protocol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

IMAP edo Internet Message Access Protocol Interneteko mezuak atzitzeko protokoloa da. Posta elektronikoan postakutxak kudeatzeko eta hauen mezuak atzitzeko protokoloa. IMAPen ezaugarri nagusienetakoa mezu karpetak zerbitzarian gordetzeko aukera ematen duela da. POP protokoloaren alternatiba bat da.

Adibidez, bezeroari, postontziak bere makina propioan baileuden manipulatzen uzten dio. Hala, bezeroak edozein tokitatik ikusi ahal izango ditu postontzietan gordetako mezuak, kopiarik egin gabe. Lehen, etxean jasotako mezuak ezin ziren bulegoan irakurri, esate baterako. Horretarako, norbere helbidera kopia bat bidali beharra izaten zen.

Orain, protokolo honekin, postontziak bai bulegotik bai etxetik, bai beste edozein tokitatik ikus daitezke.