POP

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

POP protokoloak ingelesetik hartzen du izena Post Office Protocol (Posta Bulegoko Protokoloa).

TCP/IP lotura bat erabiliz, bezero batek bere posta zerbitzaritik posta elektronikoa jasotzeko, Internet estandarreko aplikazio geruzako protokolo bat da.

POP eta POP2 protokoloak zaharkiturik geratu dira POP3 agerpenarekin batera. Gaur egun, POP protokoloari buruz ari garenean, POP3-az ari gara. Hau 1939 RFCan definitzen da.

Normalean 110. portua erabiltzen du.

Protokolo honek sarrerako ontzi bakarra onartzen du. IMAP protokoloak aldiz, karpeta ugari gorde ditzake. Hala ere, egoerarik gabeko protokoloa izateagatik, POP3 inplementatzeko errazagoa da.

Hiru fase ditu: autorizazioa, trantsakzioa eta eguneratzea. Lehendabizikoan erabiltzaileak bere izena eta pasahitza bidaltzen ditu. Trantsakzioak dirauen bitartean erabiltzaileak posta mezuak jasotzen ditu eta ezabatu nahi dituenak markatzen ditu. Eguneratzea erabiltzaileak sesioa amaitzean gertatzen da. Orduan, markatutako mezuak ezabatu egingo dira.

Lan egiteko dituen erak download & delete (jaitsi eta ezabatu) eta download & keep (jaitsi eta mantendu) dira. Jokabide bat edo bestea aukeratuko da erabiltzailearen beharren arabera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • RFC 1939 - "Post Office Protocol - Version 3"