Saio geruza
Saio-mailaren xedea, aurkezpen geruzako entitateen arteko elkarrizketak antolatzea, sinkronizatzea eta datu-transferentzia gardena kudeatzea. Sarea eta erabiltzailearen arteko bitartekoa da. Igorlea eta hartzaileren artean lan-saioa abiatzen du (login). Aplikazio informatikoen arteko komunikazioa (elkarrizketa) kontrolatzen du. Maila honek baliabide konpartitutako baten konexioa kudeatzen du. Adib: MAP edo NET USE aginduak egiten ditugunean.
Eduki-taula |
Zerbitzuak [aldatu]
Saio-mailak komunikaziorako ezinbestekoak diren zerbitzuak eskaintzen dizkio aurkezpen geruzari:
- Igorlea eta hartzailearen arteko saioaren ezarpenaren kontrola
- Konkurrentzia kontrola (komunikazio bik ez egitea eragiketa kritiko bat une berean)
- Kontrol-puntuak mantendu. Komunikazioa eteten denean, berrezarpena puntu berean emateko, hasieratik berriro hastea baino.
Saio-geruzaren zerbitzuak bi taldetan sailka ditzakegu:
- Saioak administratzeko zerbitzuak. Entitate bi batzen dituzte erlazio baterako (login), eta gero banatu egiten dituzte (logoff).
- Saioko elkarrizketa-zerbitzuak. Datu-transferentzia kontrolatzen dute, datu-transferentziaren noranzkoa nolakoa izango den zehazten dute ere (adib: erdi-duplexa - half duplex - / erabateko duplexa -full duplex-)
Laburbilduz geruza honen eginkizunak:
- Informazioaren fluxua kontrolatu (adib: erdi-duplexa / erabateko duplexa )
- Atazen arteko datuen elkar trukaketa kudeatu
- Elkarrizketa kontrolatu: nor, noiz, iraupena, aldi berean bi noranzko (full-duplex) edo aldi bakoitzeko noranzko izan ditzake (half duplex)
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.
- Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed 2003), Prentice Hall.
Kanpo loturak [aldatu]
Telekomunikazio Hiztegia: www.telekomunikaziohiztegia.org
| OSI eredua | ||
|---|---|---|
|
Aplikazio geruza • Aurkezpen geruza • Saio geruza • Garraio geruza • Sare geruza • Lotura geruza • Geruza fisikoa |
||