Invasion of the Body Snatchers (1956ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:20, 22 urtarrila 2016


Invasion of the Body Snatchers 1956an Don Siegelek zuzendutako zientzia-fikzio filma dugu. Bi urte lehenago, 1954an, Jack Finney idazleak The Body Snatchers kontakizuna aldian-aldian eman zuen argitara Colliers Magazinen; 1955ean atera zen liburua (Dell argitaratzailea, New York).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Biltzar batetik bueltan Miles Bennell medikua lurretik kanpo etorritako izakiek Santa Mira herriko biztanleak ordezkatu dituztela jabetzen da, haien gorputz eta gogoaren jabe egin direla, eta izurria herrialde osoan zabaltzekoa bide da. Espaziotik etorritako esporak leka bihurtu dira, eta berauetatik herritarren berdin-berdinak sortu dira. Izaki hauek ez dute sentimendurik.

Hainbat kontu

Zein garaitan egin zuten kontuan hartuta, ezinbestekoa da McCarthyismoaren eragina aipatzea eta Gerra Hotzaren testu-ingurua kontuan hartzea; hariak duen bilakaerak Ameriketako Estatu Batuetan mamu zen komunismoaren arriskuarekin egiten du bat: etsaiak kanpotik etorriak dira, eraiki nahi duten gizartean norbanakoak ez du baliorik, sentimenduek ez dute inongo azalpenik... Dena den, proiektuan parte hartu zutenetako askok halako loturak funts bakoak direla diote, ez zegoela inongo asmorik lanaren gaineko irakurketa politikoa sortzeko.

Don Siegelen filmak izan du jarraipena zinemaren munduan: 1978an izen bereko filma zuzendu zuen Philip Kaufmanek, Invasion of the Body Snatchers ; 1993an Abel Ferrarak Body Snatchers lana egin zuen, eta 2007koa da The Invasion, Oliver Hirschbiegelek sinatua.

Aktorea Pertsonaia
Kevin McCarthy Dr. Miles Bennell
Dana Wynter Becky Driscoll
Larry Gates Dr. Daniel Kaufman
King Donovan Jack Belicec
Carolyn Jones Theodora Belicec
Sam Peckinpah Charlie Buckholtz
Kevin McCarthy filmaren sekuentzia batean
Dana Wynter filmaren sekuentzia batean

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Invasion of the Body Snatchers (1956ko filma) Aldatu lotura Wikidatan