Don Siegel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Don Siegel
Datu pertsonalak
Izen osoa Donald Siegel
Jaio 1912ko urriaren 26a
Chicago, Illinois (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1991ko apirilaren 20a
Nipomo, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Invasion of the Body Snatchers, 1956
The Killers, 1964
Dirty Harry, 1971
IMDB IMDBko fitxa


Donald Siegel (1912ko urriaren 26a, - 1991ko apirilaren 20a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari eta ekoizlea izan zen. Kredituetan Don Siegel zein Donald Siegel sinatu ohi zuen.

Chicagon jaioa, Cambridgeko unibertsitatean graduatu zen. Warner Bros. etxean hasi zen beharrean, eta bertako muntaia saileko buru izatera ailegatu zen. Hamaika pelikula muntatu zituen, eta tartean Casablanca filmaren aurrenekoa. Film labur bi egin zituen 1945ean (Hitler Lives? eta A Star in the Night), harrera ona izan zutenak, eta lan luzeetarako bidea eskaini ziotenak. Aurrekontuei gehiegi begiratu gabe, baina bai emaitzari erreparatuta, proposatzen zioten edozer egiteko prest agertu zen aurreneko urte horietan. The Twilight Zone sailerako ere bi kapitulu zuzendu zituen. Steve McQueen aktorearekin egin zuen lan Hell Is for Heroes filmean eta Lee Marvinekin ondo baloratua izan den The Killers delakoan (1964). Handik gutxira, eta urte askoan iraun zuen langintzan, Clint Eastwood lagunarekin ekin zion, eta harreman horren ondorio dira Coogan's Bluff eta Dirty Harry poliziakoak, Two Mules for Sister Sara westerna edo kartzela batetiko ihesa kontatzen duen Escape from Alcatraz. Eastwood nabarmen eragin zuen Siegelek; ez da, beraz, harritzekoa Unforgiven beroni eta Sergio Leoneri eskainia izana.

Siegelen lan interesgarrienetarikoa 1956ko Invasion of the Body Snatchers, Jack Finney idazlearen kontakizun batean oinarritua. Philip Kaufmanek istorio bera egokitu zuenean cameo txikia eskaini zion, taxi-gidariarena egiten agertu zelarik 1978ko bertsio horretan.

Viveca Lindfors aktorea Siegelen lehen emaztea izan zen (1948-1953). 78 urte zituenean, minbiziak jota, hil egin zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]