Sam Peckinpah
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | David Samuel Peckinpah | |
| Jaio | 1925eko otsailaren 21a | |
| Hil | 1984ko abenduaren 28a (59 urte) |
|
| Bikotekidea | Marie Selland (1947-1960) Begoña Palacios (1965-1971 eta 1972-1984) Joie Gould (1971-1972) |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
David Samuel Peckinpah (1925eko otsailaren 21a, Fresno, Kalifornia - 1984ko abenduaren 28a, Inglewood, Kalifornia) estatubatuar zinema zuzendari eta zinema, antzerki eta telebistako gidoigile bat izan zen.
Bereziki bere filmetan ikus daitekeen bortizkeriak garai hartako gizartean sortu ohi zuen eztabaidarengatik ezaguan da (zinemagile eta kritikari kontserbadoreek bere filmeei muzin egiten zieten, Peckinpahkek bortizkeria honen apologia eta banalizazioa egiten zuela uste baitzuten, halere gainontzeko zinemagile eta kritikari aurrerakoiagoek bere estiloa goraipatu egin ohi zuten, azken hauen ustetan garaiko kanon klasikoen aurrean zuzendariak bere filmetan erabilitako bortizkeria estilo berritzaile eta alternatibo baten bila burututako bilaketa bat zela uste baizuten), 1960 eta 1970eko hamarkadetan Hollywoodeko industria berpiztu zuten zuzendarien taldeko kidea zen.
Zinemagintzari burututako bere gehikuntzen artean Mendebalde Urruneko zinemaren bermoldaket dago, honetan western klasikoa eremu ilun eta oldarkorragoetara eraman zuen. Kritikak bere zinemaren lirismoa nabarmendu ohi du, bai eta bere pertsonaiei eman zien psikologia sakontasuna ere.
Filmografia [aldatu]
- Major Dundee (1965
- The Wild Bunch (1969)
- The Ballad of Cable Hogue (1970)
- Straw Dogs (1971)
- The Getaway (1972)
- Pat Garrett and Billy the Kid (1973)
- Bring Me the Head of Alfredo Garcia (1974)
- Cross of Iron (1977)
Kanpo loturak [aldatu]
- Sam Peckinpah zuzendariaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)