Iruñeko maqbara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruñeko maqbara
Irudia
Map
MotaHilerria/Cementerio (879)
arkeologia-aztarnategi
HerrialdeaNafarroa Garaia
Aparkaleku barruan gorde diren hilerrikoak ez ziren hormak.

Iruñeko maqbara edo hilerri musulmana 2002an aurkitu zuten Gazteluko plazan aparkaleku bat eraikitzeko egindako lanetan, baina ez dago erabat aztertuta. Iberiar penintsulan identifikatutako zaharrena da: VIII. mendean erabili zen, gerora dokumentatutako erabilerarik izan gabe; horren arabera pentsatzekoa da ondoren musulmanen presentzian gutxitu egin zela Iruñean. Iirekitako aztarnategiaren egitura aztertu ondoren udalak bota egin zuen.

Aurkitutako gorpuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landutako eremuan 172 hilobi islamiko identifikatu ziren, eta horietan 177 hezurdura berreskuratu ziren kontserbazio-egoera desberdinetan. Pertsona helduak zein adin desberdinetako haurrak ziren, eta, beraz, baztertu egiten da gerra zehatz batekin lotutako hileta-espazioa izatea, baizik eta lurraldean finkatutako populazio musulman baten hilerria. Patxuka de Miguel eta Lara Fontecha ikerlariek egindako azterketen arabera, identifikatutako hileta-errituala argi eta garbi islamiarra zen.

Gorputzek ez zuten ostilamendurik, eraztun bat, brontzezko plaka bat eta adar-zati bat aurkitu zituzten arren. Objektu falta hau ohikoa da maqbaraetan.[1]

Gorpuzkinek batez beste 167 zentimetroko altuera zuten gizonen irudia uzten dute, eta emakumeen kasuan 156koa zen. Lurperatutako pertsonen artean, argi eta garbi, 1-4 urte bitarteko hezurdurak nagusi ziren, kopuruek behera egin zuten ondoz ondoko adinetan. Datu hori espero zitekeen, garaia kontuan hartuta.

Azterketa genetikoak honako hau erakusten du: biztanleriaren konplexutasun handia zen, aztertutako gizonen bi herenek gurasoen markatzaile afrikarrak dituzte, emakumeen kasuan txikiagoa da. Beraz, genetika afrikarra, lokala eta mistoa zuten gizon eta emakumeak bizi ziren bertan; horrek Afrika iparraldetik Iruñean bizi izan ziren biztanleen lehen belaunaldia irudikatzen du. Datu horrek Iruñea «mairuen hiri» gisa aipatzen zuten iturri idatzietan jasotakoa baieztatuko luke, 714 edo 715 urteen inguruan penintsularen inbasio islamiarra baskoien hiriburura iritsi ondoren.[2]

Datu bitxia da hildako batzuek hortz limatuak dituztela. Goiko hortzen limatze estetikoa, ordura arte penintsulako biztanlerian ezezaguna zena, batez ere emakumeetan ematen zen. Osteoarkeologiak erakusten du, bestetik, borrokara ohituta zeuden pertsonak zirela. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]