Iruzurtiaren sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iruzurtiaren sindromea fenomeno psikologiko bat da, non jendea bere lorpenak barneratzeko gai ez dela sentitzen den eta iruzur gisa hartu izateko beldur iraunkorra jasaten duen. Berez, ez da ofizialki aitortutako gaixotasun mental bat, eta ez dago Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburuan deskribatutako gaitzen artean, baina psikologoek eta hezitzaileek hainbat liburu eta artikuluren protagonista izan da. Hitza Pauline Clance eta Suzanne Imes psikologo klinikoek sortu zuten 1978an. Urte hartan sindrome honi buruzko artikulu bat argitaratu zuten, "The imposter phenomenon in high achieving women: Dynamics and therapeutic intervention" izenekoa.[1]

Artikulu horretan, ikerketa bat egin zuten, eta bertan, lorpen handiak izan zituzten emakume talde bat aztertu zuten. Emaitzetan emakume horietako gehienak ez zirela beren buruaz fidatzen, haien arrakasta iruzurra izan zela uste zuten, eta lehenago edo geroago hori agerian geratuko zela, konturatu ziren.

Valerie Young doktorea nazioartean aditua da arlo horretan. 2011n best-seller bat idatzi zuen, “The Secret Thoughts of Successful Women: Why Capable People Suffer from the Impostor Syndrome and how to Thrive in Spite of it” (emakume arrakastatsuen pentsamendu sekretuak: zergatik gai diren pertsonek iruzurtiaren sindromea jasaten dute eta, hori gorabehera, nola egin aurrera) izenekoa.[2] Bertan, sindrome horrekin lotutako portaerak bost pertsona-taldetan sailkatu zituen:

  • Perfekzionistak: pertsona horientzako arrakasta ez da ona izaten; izan ere, helburu hain altuak jartzean, beti pentsatzen dute hobeto egin zezaketela.
  • Indibidualistak: uko egiten dio laguntzari. Laguntza eskatzen badute, beren balioa ez dutela erakusten sentitzen dute.
  • Adituek: hautaketan zintzoak izan ez direla pentsatzen dute, eta azalduak izateko beldur dira.
  • Talentu naturalak: beren burua epaitzen dute, estresatzen eta estutzen dira gauzak arintasunez, azkartasunez eta lehenengoan egiten ez badituzte.
  • Supergizakiak: bere burua gogorrago lan egiteko eta maila izateko presionatzen dute, eta osasun mentala eta harreman sozialak kaltetu ditzake.

Horrez gain, sindromearen jatorriaren kausa posible batzuk ezartzen ditu, hala nola haurtzaroan egindako familia-dinamikak, hala nola neba-arreben eta senideen arteko konparazioak, eta gurasoek beren seme-alabei eragiten dieten presioa.

Beren gaitasunaren kanpo-probak gorabehera, sindromea dutenek ziur jarraitzen dute iruzurra direla eta ez dutela merezi lortu duten arrakasta. Arrakasta-frogak baztertu egiten dituzte zorte huts gisa, kointzidentzia gisa edo beste batzuei uste dutena baino azkarragoak eta trebeagoak direla pentsaraztearen emaitza gisa.

Iruzurgilearen sindromea, non jende trebeak bere lorpenak arrotz sentitzen ditu, zorteak edo beste norbaitek lortuak izango balira bezala,[3] Dunning-Kruger efektuaren osagarritzat har daiteke, non jende ezgaituak bere gaitasunik ezean sinestea ezinezkoa aurkitzen duen.

Arrisku-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruzurgilearen sindromea oso ohikoa zen beren karreretan arrakasta izan duten emakumeen artean,[4] eta, horregatik, ikasketa gehienak emakumeetan egin dituzte.[5] Hori hainbat arrazoirengatik gerta daiteke, hala nola erreferente femeninorik ezagatik edo gizarteak emakumeari buruz duen itxaropen ezagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.