Iurretako pentsionistak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iurretako pentsionistak

Iurretako pentsionistak
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaIurreta
Historia
Sorrera2019

Iurretako pentsionistak Bizkaiko Iurreta herriko irabazi asmorik gabeko emakume eta gizonen taldea da.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iurretako pentsionisten taldea 2019ko urtarrilean sortu zuten Maria Pilar Mintegia Zuazo, Eguzkiñe Uriondo Basaldua, Eli Rodríguez Feijoó, Inma eta Jose Mari Grageda Mayo. Taldea 35-40 lagunek osatzen dute. Astelehenero elkartzen dira Herri erdian dagoen Askondo kaleko karpan.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburua gutxieneko pentsioa 1080 € izatea, alarguntasuna %100 eta urteko IPC delako erreala denei igotzea da, baita lanpostu berean emakumezkoek eta gizonezkoek berdin irabaztea. Zaintza partekatua izatea ere aldarrikatzen dute.[1]

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Eskualde mailako manifestazioan parte hartu zuten.[2]
  • 2019an Zutabe bitan hasita, manifestazioa egin zuten Durangoko eta Iurretako pentsionistek. Egun horretan bete ziren 100 urte gizarte segurantzaren barruan erretiroa eta beste zenbait eskubide lortu zirenetik, eta horregatik Madalenan amaitu zuten protesta, Gizarte Segurantzako bulegoa dagoen tokian.[3]
  • 2022ko ekainean Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bizikleta martxa bat antolatu zuen hainbat eskubide aldarrikatzeko. Iurretako pentsionistek ere parte hartu zuten eta Herriz herri asteroko batzarretan parte hartzen duten hainbat nagusi omendu zituzten, esker ona adierazteko. Juan Mari Areitio aritu zen bertsotan Iurretan.[4]
  • 2022ko Korrikan parte hartu zuten. Eguzkiñe Uriondo eta Maite Ugartek eraman zuten lekukoa.
  • 2022an Madrilera joan ziren estatuko taldeekin bat eginda Kongresuari eskariak egiteko.
  • Hainbat aldarrikapenetan parte hartu dute: gutxieneko soldata, gizonen eta emakumeen arteko lan arrakalik ez, Osakidetzako osasun publiko eta kalitatezkoaren alde(ez pribatizaziorik), nagusien zaintza ...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «“Pobreziaren atariaren gainetik dagoen pentsioa da guk eskatzen duguna” - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  2. «Durangaldeko pentsionistak hilaren 23ko manifestaziorako motorrak berotzen dabiltza - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  3. «Durango eta Iurretako pentsionistek indarrak batu dituzte manifestazio bategaz - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  4. «[ARGAZKI GALERIA Pentsiodunen bizikleta martxak Durangaldea zeharkatu du aldarrikapenez beteta - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]