Ivan Izugarriaren liburutegi galdua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan III.a Errusiakoa.

Ivan Izugarriaren Liburutegi Galdua, baita Urrezko Liburutegia ere deitua, 800 liburu bitxi, bakar edo balio handiko bilduma bat dela uste da, liburu asko beharbada Konstantinoplako eta Alexandriako liburutegietatik eskuratuak. Liburutegiaren izaera eta haren inguruko kondaira nahasturik daude.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegia Ivan III.a Errusiakoa Moskoviaren printzearena izan zitekeen, Sofia Paleologo bizantziar printzesarekin ezkondu ondoren. Antza, Sofiak bilduma Errusiara eraman zuen. Ivan IV.ak, Sofiaren bilobak, bestetik, liburutegiko altxorra jaso eta Europan erosketa berriak eginez handitu egingo zuen edo, behintzat, zabaldutako zurrumurruek hori diote. Ivan IV.ak liburutegia Moskuko Kremlinan edo beste toki batzuetan ezkutatu zituen, dirudienez. 1584an hil zenetik, liburutegia galdutzat jotzen da zeren eta non dagoen inork ez baitaki.[2]

XIX. mendetik aurrera, liburutegiaren gaineko ikerketari berrekin zitzaion. Tartuko Unibertsitateko Von Dabelov irakasleak, Pärnuko liburutegiaren artxiboetan, liburutegi galduaren katalogoa ikusi zuela adierazi zuen. Haren liburuen artean, Tito Livio, Zizeron edo Virgilioren desagertutako lanak zeudela baieztatuko zuen ondoren galdu zen katalogo horrek.

Ez dago garbi non bukatzen den errealitatea eta non fantasia. Aurreko mendeetako kronikarien aipamenak ezin dira hitzez hitz onartu. Gainera, Moskuk txikizio handiak ezagutu zituen; esaterako 1547, 1571 eta 1626an, elkarren segidako hiru sutek agian suntsitu egin zuten liburutegia, 1612an ere poloniarrek hiriari setio luzea ezarri ondoren, hiria hartu zuten eta txikizioak eragin zituzten. XIX. mendetik, eta baita sobietar garaian ere, Moskun eta hirurogei kokapen desberdinetan liburutegia bilatu da baina tradizio horrekin lotutako inongo aztarnarik ez da aurkitu. Espezialista askoren ustez kondaira besterik ez da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]