Ixion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ixion (1632), José de Riberaren koadroa (Pradoko Museoa)

Greziar mitologian, Ixion Tesaliako heroia zen, lapiten erregea. Hiltzaile eta zin-hausle zela eta, jendeak baztertu egin zuen, eta erotu egin zen. Baina Zeus errukitu, eta Olinpoan hartu zuen. Ixion, ordea, Hera limurtzen saiatu zen. Zeusek Heraren itxurako laino bat egin zuen, eta mamu horren eta Ixionen loturatik Zentauro sortu zen, zentauroen aitalehena. Ixion, amarruaz konturatzeke, harro zegoen bere lorpenaz. Zeusek orduan Hermesi agindu zion infernuetan betirako biraka ibiliko zen gurpil irazeki batean lot zezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ixion Aldatu lotura Wikidatan