Izerdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:55, 16 apirila 2015
Ume bat izerdiz bustirik.

Izerdi gorputzari darion isurkari gazia eta usaintsua da, larruazalean tantak eratuz agertzen dena. Isurkari gazi koloregabea da izerdia, larruazaleko izerdi guruinek isurtzen dutena. Izerdiaren osagai nagusiak: gatzak (sodio kloruroa, batez ere), kolesterina, gantzak, azido oliotsuak eta albuminaren, urearen eta beste zenbait gairen zantzuak. Izerdiaren zeregin nagusia da gorputzaren beroa gutxiagotzea, izerdiaren osagai nagusia den ura lurruntzean hozten baita larruazala. Izerdiaren beste zeregin garrantzitsu bat da ura, gatzak eta bestelako katabolito batzuk (metabolismoaren hondakinak) gorputzetik kanporatzea.

Izerdi gehiegi botatzearen gaixotasunak hiperhidrosi du izena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izerdi Aldatu lotura Wikidatan