Jabalpur
Wikipedia(e)tik
Jabalpur Indiako erdialdeko hiria da, Madhya Pradesh estatuan, Narbada ibaiaren ertzean. 739.961 biztanle zituen 1990ean. Industria ugari du (metalgintza, kimika-industria eta ehungintza), eta India erdialdeko salerosketagune nagusietakoa da. Komunikazio-lotunea eta kulturagunea (Jabalpur eta Jawaharlal Nehru Krishi unibertsitateak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.