Jabidahko sarraskia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jabidahko sarraskia edo Corregidor sarraskia Filipinetako Indar Armatuek sortutako sarraski baten izena da. Sabah aldarrikatzeko entrenamenduan zeuden mairu musulman militanteen aurkako ekintza egin zuten eta, iturri ezberdinen arabera, 14tik 68ra erail zituzten. Beste iturri batzuen arabera hau ez zen inoiz gertatu. Gertatu zela diotenek, 1968ko martxoaren 18an kokatzen dute gertakaria. Sarraski honen ostean Filipinetako hegoaldeko Mairuen altxamendua gertatu zen.