Jacques-Yves Cousteau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cousteauren argazki zaharra.

Jacques-Yves Cousteau (Saint-André-de-Cubzac, Gironda, 1910eko ekainaren 11Paris, 1997ko ekainaren 25a) itsasgizon, militar, esploratzaile, ekologista, dokumentalgile, zientzialari, argazkilari eta ikerlari frantziarra izan zen.

Uretako birika asmatu zuen, ur azpian aire-tuturik gabe arnastu ahal izateko; tresna horren bidez, ozeanoa aztertu zuen, eta haren sekretuak azaleratu zituen. Philippe Tailliez eta Frédéric Dumasekin batera, ikerketa-unitate bat antolatu zuen, eta urpakaritzari buruzko lan asko egin zituen.

Batez ere itsasoak eta uretan bizi diren animaliak aztertu zituen, eta horretarako "Calypso" izeneko itsasontzia erabili zuen ia 50 urtez (1950-1996). Itsas ingurunea kutsaduratik babestu zuen, eta liburu eta dokumental asko argitaratu zituen. Jendeak ezagutzen zuen "le Commandant Cousteau" edo "Captain Cousteau" izenekin.

Bestela, Académie française hizkuntza erakundearen kidea izan zen.

Bibliografia

  1. Par dix-huit mètres de fond, 1946.
  2. Le Monde du silence, 1952.
  3. L'Aventure de l'équipe Cousteau en bande dessinées, 17 liburuki (1985-1998).
  4. La Planète des baleines, 1986.
  5. L'Homme, la Pieuvre et l'Orchidée, 1998.

Dokumentalak

  1. Carnets de plongée (1948).
  2. Le Monde du silence (1956).
  3. La Galère engloutie (1957).
  4. Le Monde sans soleil (1964).
  5. Clipperton île de la solitude (1980).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques-Yves Cousteau Aldatu lotura Wikidatan