Jacques Godechot

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:18, 28 apirila 2015

Jacques Godechot (Lunéville, Lorrena, 1907ko urtarrilaren 3a - Hèches, 1989ko abuztuaren 24a) frantses historialaria izan zen. 1789ko Iraultza izan zuen ikergai bizitza osoan, eta hari buruzko obra ugari idatzi zuen: Annales historiques de la Révolution française (Frantziar Iraultzaren historia), Les institutions de la France sous la révolution et l´Empire(1952, Frantziako erakundeak Iraultza- eta Inperio-garaietan), Histoire de la société française (Frantziar gizartearen historia), La grande nation(1956, Nazio handia), La contre-révolution (Kontra-iraultza), Histoire de l´Atlantique (Atlantikoaren historia), Histoire générale de la presse française (Frantziako prentsaren historia orokorra).

Erreferentziak