Urtarrilaren 3
Wikipedia(e)tik
| << | Urtarrila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||
| 2013 | ||||||
Urtarrilaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko hirugarren eguna da. 362 egun falta dira urtea amaitzeko, 363 egun bisurteetan.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1322 - Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoaren erregealdia amaitu eta Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoarena hasi zen.
- 1835 - Lehen Karlistadan zehar Ormaiztegiko gudua jazo zen.
- 1979 - ETAk Constantino Ortin Gil militarra erail zuen Madrilen.
- 1987 - Jean Philipe Labade mertzenarioa Portugalen atxilotu dutela jakin zen. GALeko haninbat ekintzatan parte hartu eta ekintzak egiteko jendea kontratatzen ibili bide zelarik.
- 2006 - Lau eta zazpi urteko bi haur hil ziren Bilboko Basurtu auzoan, kotxe batek harrapatu eta gero.
Mundua [aldatu]
- 1322 - Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoaren erregealdia amaitu eta Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoarena hasi zen.
- 1521 - Leon X.a Aita Santuak Martin Luther eskumikatu zuen.
- 1795 - Errusiak eta Austriak itun bat sinatu zuten Polonia bien artean banatzeko.
- 1815 - Austriak, Erresuma Batuak eta Frantziak Prusia eta Errusiaren aurkako ezkutuko aliantza eratu zuten.
- 1833 - Ingalaterrak Malvina Uharteak inbaditu zituen.
- 1874 - Pavía jeneralak Espainiako Lehen Errepublikari amaiera eman zion.
- 1918 - Errusiak independentzia onartu zion Finlandiari.
- 1920 - Hainbat lurrikarak eta sumendi-erupziok 7.000 hildakotik gora eragin zituzten Mexikon.
- 1921 - Turkiak bakea sinatu zuen Armeniarekin.
- 1924 - Howard Carter esploratzaileak Tutankhamon-en sarkofagoa aurkitu zuen Erregeen Haranean (Egipto).
- 1925 - Benito Mussolinik legez kanpo utzi zituen oposizioko alderdiak, Alderdi Faxista Italiako bakarra bilakatuz.
- 1947 - Joseph McCarthy politikaria EEBBko senatari bilakatu zen.
- 1958 - Edmund Hillaryk zuzenduriko espedizio bat Hego Polora iritsi zen.
- 1959 - Alaska Ameriketako Estatu Batuetako 49. estatua bihurtu zen.
- 1961 - Estatu Batuek erlazio diplomatikoak hautsi zituzten Kubarekin.
- 1962 - Joan XXIII.a Aita Santuak Fidel Castro eskumikatu zuen.
- 1971 - Eskoziako Glasgow hirian Celtic Glasgow taldearen Celtic Park estadioan baranda bat erori ondoren 66 lagun hil ziren.
- 1990 - Alemaniaren Berbateratzea gauzatu zen.
- 1992 - Estatu Batuek Errusiarekin harremanak berrezarri zituzten.
- 1994 - Irkutsken (Errusia) Aeroflot Tupolev TU-154 hegazkin batek istripua izan zuen lur hartu ondoren, eta 125 lagun hil ziren.
- 2004 - Flash Airlines konpainiako 604. hegaldiak istripua izan zuen Egiptoko kostaldean eta Itsaso Gorrira erori zen, 148 hildako eraginez.
- 2011 - Arnold Schwarzenegger austriar aktorearen Kaliforniako gobernadore agintaldia amaitu zen.
Arte eta kultura [aldatu]
- 2005- ETB2 katean El conquistador del fin del mundo saioa aireratzen hasi zen.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1496 - Leonardo da Vincik bere makina hegalaria probatu zuen, arrakastarik gabe.
- 1956 - Beijing eta Mosku arteko trenbide berria inauguratu zen (Ulan Bator eta Irkutsketik barrena).
- 1957 - Hamilton Watch Company enpresak lehen erloju elektrikoa atera zuen.
- 1993 - Delta II 7425 suziri baten bidez EEBBko Mars Polar Lander zunda Martera bidali zen.
- 1999 - Estatu Batuek Mars Polar Lander-a jaurti zuten.
- 2006 - Internet 100 milioi erabiltzaile izatera iritsi zen.
Kirolak [aldatu]
- 1997 - Miguel Indurainek amaiera eman zion bere ibilbide profesionalari.
- 2000 - Zeelanda Berrian Westpac Stadium errugbi estadioa inauguratu zen.
- 2003 - Derioko udal pilotalekua inauguratu zen.
- 2003 - Dimako udal pilotalekua inauguratu zen.
- 2003 - Josu Feijoo, arabar mendizale eta abenturazaleak Hego Polo Geografikoko Zeharkaldia burutu zuen.
- 2008 - Iñaki Badiola enpresaburu donostiarrak errealeko hauteskundeak irabazi zituen %72ko babesarekin.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1810 - Anton Abadia, euskal geografoa, astronomoa eta euskal kulturaren eragilea (h. 1897).
- 1845 - Antero Apaolaza, gipuzkoar idazlea (h. 1908).
- 1866 - Aquilina Terreros San Martín, ehun urteko bizkaitarra (h. 1972).
- 1898 - Florentzio Markiegi Olazabal, gipuzkoar politikari abertzalea (h. 1937).
- 1967 - Juan Kruz Zapirain, gipuzkoar bertsolaria (h. 1934).
- 1926 - Emile Larre Sokorri, baxenabartar idazlea, euskaltzaina eta apaiza.
- 1931 - Joseba Andoni Leizaola, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- 1953 - Jesus Etxezarraga, bizkaitar idazlea.
- 1969 - Marie Darrieussecq, lapurtar idazlea.
- 1970 - Álvaro González de Galdeano, arabar txirrindulari ohia eta kirol zuzendaria.
- 1987 - Daniel Estrada, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 - Jon Aurtenetxe, bizkaitar futbolaria.
Mundua [aldatu]
- K. a. 106 - Zizeron, filosofo erromatarra (h. K. a. 43).
- 313 - Nintoku, Japoniako 16. enperadorea (h. 399).
- 1179 - Tibalt III.a Xanpainakoa (h. 1201).
- 1196 - Tsuchimikado, Japoniako enperadorea (h. 1231).
- 1876 - Wilhelm Pieck, Alemaniako Errepublika Demokratikoko presidentea (h. 1960).
- 1892 - J.R.R. Tolkien, idazle britainiarra (h. 1973).
- 1897 - Marion Davies, estatubatuar aktorea (h. 1961).
- 1907 - Ray Milland, galestar aktorea (h. 1986).
- 1910 - John Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1992).
- 1921 - Claude Vigee, alsaziar olerkigilea, idazlea eta itzultzailea.
- 1926 - George Martin, britainiar musikagilea eta ekoizlea.
- 1929 - Sergio Leone, italiar zinema zuzendaria (h. 1989).
- 1947 - Sam Neill, zeelandaberriar aktorea.
- 1952 - Esperanza Aguirre, espainiar politikaria.
- 1956 - Mel Gibson, aktore eta zuzendari estatubatuarra.
- 1969 - Michael Schumacher, 1 Formulako gidari alemaniarra.
- 1974 - Alessandro Petacchi, txirrindulari italiarra.
- 1976 - Angelos Basinas, futbolari greziarra.
- 1977 - Mayumi Iizuka, anime aktorea (seiyū).
- 1980 - Necati Ateş, turkiar futbolaria.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1322 - Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoa (j. 1292-1293).
- 1882 - Blas Villate, bizkaitar militar eta politikaria (j. 1824).
- 1897 - Mitxel Elizanburu Inozentzio anaia, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (j. 1826).
- 2012 - Artemio Zarco, gipuzkoar abokatua, idazlea eta zutabegilea (j. 1930).
Mundua [aldatu]
- 235 edo 236 - Antero, Eliza katolikoaren Aita Santua (j. ???).
- 1322 - Felipe V.a Luzea, Frantziako erregea (j. 1293).
- 1705 - Luca Giordano, italiar margolaria (j. 1634).
- 1875 - Pierre Larousse, fantziar pedagogoa, entziklopedista eta argitaldaria (j. 1817).
- 1903 - Alois Hitler, Adolf Hitlerren aita (j. 1837).
- 1923 - Jaroslav Hašek, txekiar idazle eta kazetaria (j. 1883).
- 1992 - Judith Anderson, australiar antzezlea (j. 1897).
- 2002 - Freddy Heineken, herbeherear garagardo enpresaria (j. 1923).
- 2012 - Josef Škvorecký, txekiar idazlea (h. 1924).
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||