Abuztuaren 24
Wikipedia(e)tik
| << | Abuztua | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
| 2013 | ||||||
Abuztuaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamaseigarren eguna da, 237.a bisurteetan. 129 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak[aldatu]
Euskal Herria[aldatu]
- 1873 - Hirugarren Gerra Karlista: Karlistek Lizarra bereganatu zuten.
- 2008 - Guardia Zibilak Barañaingo bi gazte atxilotu ditu Segiren aurkako polizia operazio batean. Ondoren, beste bat ere atxilotu zutela jakin zen, bost egunez inkomunikatuta egon eta ospitaleratu zutelarik inork jakin gabe. Azkenean, hiru gazteak espetxera bidali zituen Grande-Marlaska epaileak, eta gazteek torturak salatu zituzten.
Mundua[aldatu]
- 79 - Vesubio sumendia piztu zen eta errautsez estali zuen Ponpeia hiri erromatarra.
- 410 - Alariko I.aren bisigodoek Erroma arpilatu zuten.
- 1572 - San Bartolome eguneko sarraskia: 3.000 higanot baino gehiago hil zituzten Parisen.
- 1940 - Bigarren Mundu Gerra: Arranoaren eguna, akats baten ondorioz zibilak bonbardatu zituzten Londonen eta erantzuteko Ingalaterrak Berlin bonbardatu zuen.
- 1944 - Bigarren Mundu Gerran, Paris okupazio alemanetik askatua izan zen.
- 1991 - Ukrainak SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen, Mikhail Gorbatxevek kargua utzi zuen egun berean.
- 1995 - Microsoftek Windows 95 sistema eragilea merkaturatu zuen.
- 2006 - Natasha Kampuschek, zortzi urteetan zehar bahiturik egondako neska austriarrak, bere bahitzailearengandik ihes egitea lortu zuen. Ordu batzuk lehenago, bahitzaileak bere buruaz beste egin zuen.
- 2009 - Suteek 12.000 hektarea erre dituzte Grezian eta milaka pertsona euren etxeetatik atera behar izan dituzte Atenas inguruan.
Arte eta kultura[aldatu]
Zientzia eta teknologia[aldatu]
- 1852 - John Russell Hindek 18. asteroidea aurkitu zuen, Melpomene deitua.
- 1867 - Jacob Craig Watsonek 93. asteroidea aurkitu zuen, Minerva deitua.
- 2006 - Nazioarteko Astronomia Elkarteak, Pragan eginiko bileran, Plutoni planeta estatusa kendu zion, eta planeta nano izendatu zuen. Honela, Eguzki Sistema bederatzi planeta izatetik zortzi izatera igaro zen.
Kirolak[aldatu]
Jaiotzak[aldatu]
Euskal Herria[aldatu]
- 1932 - Xabier Arzalluz, politikari euskalduna eta EAJren EBBko lehendakari ohia.
- 1985 - Angela Vilariño, pilotu euskalduna.
Mundua[aldatu]
- 1922 - René Lévesque, Quebeceko politikaria eta lehen ministro ohia (h. 1987).
- 1929 - Yasser Arafat, politikari palestinarra eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (h. 2004).
- 1934 - Kenny Baker, aktore britainiarra, R2-D2rena egiteagatik ezaguna.
- 1943 - Dafydd Iwan galestar folk abeslari eta politikaria.
- 1947 - Paulo Coelho, idazle brasildarra.
- 1963 - Hideo Kojima, bideojoko egile japoniarra.
- 1977 - Denilson, futbolari brasildarra.
Heriotzak[aldatu]
Euskal Herria[aldatu]
Mundua[aldatu]
- 1803 - James Napper Tandy, irlandar iraultzaile eta errepublikarra (j .1740).
- 1832 - Nikolas Leonard Sadi Carnot, zientzialari eta ingeniari frantziarra.
- 2009 - Toni Sailer, eskiatzaile austriarra. (j. 1935)
Jaiak eta urteurrenak[aldatu]
Santuak: Aure, Bartolome, Bergoi, Jurgi eta Roman.
San Bartolome jaiak ospatzen dira Amezketan, Bidanian, Ibarran, Itsason (Ezkio-Itsaso) eta Zegaman.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||