Jakue
Jakue tradizioa kristauko euskal izena da, gizonezkoena. Jakue izeneko bi apostolu izan ziren, baina ezagunena done Jakue Nagusia da, kondairak dioenez Santiago de Compostelan ehortzirik dagoena, Done Jakue alegia[1]. Santu horren jaieguna uztailaren 25ean da.
Jakob izenaren aldaera da Jakue. Anitz erabili da Euskal Herri osoan, baina Hego Euskal Herrian gaztelaniazko Santiago nagusitu zen, eta euskarazkoa zokoraturik gelditu. Aldaerak: Jakes (Ipar Euskal Herrian nagusi[1]), Jakob, Jakobe, Jaime eta, Sabino Arana eta Koldo Elizalderen izendegian, Jagoba.
Aldiz, Xanti edo Santi gaztelaniazko Santiago izenaren hipokoristikoak dira, eta ez ditu ontzat ematen Euskaltzaindiak[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «santi - Pertsona-izenak - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
- ↑ «Izen hipokoristiko edo txikigarriak: Xanti/Santi, Joxe/Jose - JAGONET galde-erantzunak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).