James Hopwood Jeans
James Hopwood Jeans ingeles fisikari eta astronomoa izan zen (Londres, 1877 - Dorking, Surrey, 1946). Mundua laino espiraloide batetik sortu zela dioen teoria eman zuen aditzera; irradei, dinamikari, lurrunei eta grabitazioak izarretan duen eraginari buruzko ikerketak ere egin zituen.
Zabalkunde-lanak: The Universe Around Us (1929, Gure inguruko mundua) eta Through Space and Time (1934, Espazioan eta denboran barrena). Lan teknikoak: The dynamical Theory of Gases (1904, Gasen teoria dinamikoa), Theoretical Mechanics (1906, Mekanika teorikoa), The Matematical Theory of Electricity and Magnetism (1908, Elektrizitatearen eta magnetismoaren matematika-teoria), Introduction to the Kinetic Theory of Gases (1940, Gasen teoria zinetikoaren hastapenak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.