Janire Gonzalez Etxebarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janire, olatu batean maniobra bat egiten.

Janire Gonzalez Etxebarri (Zumaia, Gipuzkoa, 2005eko martxoaren 3a) surflari profesionala da. Sariak lortu ditu munduko eta Europako hainbat txapelketatan.

Txapelketa nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nesken kategorian aritzen da eta 2019an Espainiako txapelduna izan zen Valdoviñon, 2020an Europako jubenilen txapelduna izan zen Portugalen, 2021ean Europako jubenilen txapelduna izan zen berriro Hossegorren kasu honetan, 2022an Europako txapelduna izan zen Marokoko WSLren txapelketan, 2023an Brasilgo Mundialera klasifikatu zen nahiz eta bertan saririk ez lortu eta aurten, 2024ean, Puerto Ricoko mundialera klasifikatuz gain, bertan lortutako emaitzengatik, Parisko Joko Olinpikoetara sailkatzea lortu du, Espainiako eta Euskal Herriko lehenengo emakume surflarietako bat da joko olinpikoetan, Nadia Erostarbe surflariarekin batera. Beste hainbat txapelketetan ere sariak lortu ditu eta Espainian emakume surflari hoberenen artean lortu du lekua egitea.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janire hainbat emakumeren inspirazioa izan da eta beregatik, Euskal Herriko surflarien balioa zabaldu da mundu guztira. Gainera, emakumeen ahalmena erakutsi du eta argi utzi du emakumeek ere ahal dutela. Eragin handia lortu duenez, Roxy markak babesten du.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]