Zumaia
Wikipedia(e)tik
|
Zumaia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Zumaia | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Kosta |
||
| Alkatea | Iñaki Agirrezabalaga Alkorta (Eusko Alkartasuna) | ||
| Herritarra | zumaiar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 11,28 km2 | ||
| Garaiera | 15 m. | ||
| Euskaldunak | %73,64 (2001) | ||
| Distantzia | 30 km. Donostiara | ||
| Postakodea | 20750 |
||
| Biztanleria | 9.099 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 806,65 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1347 uztailaren 4 | ||
| www.zumaia.net | |||
Zumaia Gipuzkoako ipar-mendebaldean dagoen udalerri euskalduna da, Urola Kosta eskualdean eta itsasertzean kokaturik.
9.100 biztanle inguru ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Iparraldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du muga, hegoaldean aldiz, Aizarnazabal eta Zestoarekin. Ekialdean Getariako Askizu auzoa dugu, non mendixka batetik Zumaiaren sarrera eta Getaria ikusten diren. Mendebaldean, Itziar auzoa eta Debarekin egiten dugu topo.
[aldatu] Auzoak
Biztanle gehienak herriaren erdigunean bizi dira, nahiz eta kanpo aldean bizigune gehiago egon. Kanpo aldean aurkitzen direnetatik, Artadiko San Migel eta Oikia auzoak nabarmentzen dira biztanleriari dagokionez. San Migel mendixka batean dago, eta bertako elizatik Zumaiaren ikuspegi on batez goza dezakegu. Leku beretik eginda, baina oraingoan hegoalderantz begiratuta, Oikia auzoa dago, non San Bartolome eliza eta Kondekua etxea dauden. Baina hirugarren auzo bat ere badago Donostiatik Bilborako errepidean (N-634), Narrondo.
[aldatu] Ikustekoak
- San Pedro eliza
- Arritokietako Andre Maria
- San Jose komentua
- San Telmo ermita
- Oikiako San Bartolome
- Artadiko San Migel
- Santiago ermita eta Zuloaga museoa
- Jauregi eta dorretxeak
- Beobide museoa
- Zumaiako itsasargia
[aldatu] Inguru naturala
Urola ibaia udalerri honetan itsasoratzen da, eta kostaldean Itzurun hondartza aipatzekoa da. Baina herriaren ikur natural nagusia flyscha edo kostaldeko egitura geologiko berezi eta ikusgarria da, mundu osoan bakarrenetarikoa dena. Algorriko interpretazio gunearen bidez bisita daiteke.
[aldatu] Administrazioa
Eusko Alkartasuna eta EAE-ANVren arteko aliantzak Iñaki Agirrezabalaga Alkortari (EA) eman zion alkatetza.
[aldatu] Elkarteak
Aita Mari Arraun Elkartea eta Zumaiako Futbol Taldea herriko kirol elkarte nabarmenak dira. Bestela, euskara taldeak argitaratutako "Baleike" aldizkaria aipagarria da, azken urteotan "Urola Kostako Hitza" egunkariarekin elkarlanean dabilena.
[aldatu] Zumaiar ezagunak
- Juan Martínez de Mendaro (XV. mendea): 1475ean Gibraltarren itsas armada portugaldarra garaitu zuen militar eta marinel zumaiarra.
- Baltasar Etxabe (1540-1620): margolaria.
- Juan de Olazabal Bastida (XVII. mendea): Filipe IV.a Espainiakoaren idazkaria.
- Jose Mari Zubia, Aita Mari izenaz ezaguna (1809-1866): itsasgizon eta arrantzalea.
- Angeles Sorazu (1873-1921): lekaime eta idazlea.
- Bonifazio Etxegarai (1878-1956): idazle eta legelaria.
- Julene Azpeitia (1880-1980): ikastolen mugimenduaren sustatzailea.
- Julio Beobide (1891-1969): eskultorea.
- Jose Mari Korta (1944-2000): Gipuzkoako enpresarien elkarteko presidentea. 2000n bonba-auto batez ETAk eraila.
- Elena Irureta (1955): aktorea.
- Jon Maia (1972): bertsolari, musikari eta idazlea.
- Lucia Lacarra (1975): Dantza Klasikoko dantzaria. Dantza Sari Nazionala irabazi zuen 2005ean.
- Oier Aizpurua (1978): Piraguista. Munduko txapelduna.
- Gotzon Enbil (1977): Zesta jokalaria. Munduko txapelduna 5 urtetan.
- Iñaki Osa "Goikoetxea" (1980): Zesta jokalaria. Munduko txapelduna 5 urtetan Enbilekin batera.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak

Zumaiako udalaren webgunea

Zumaiako Turismo Bulegoaren webgunea
Zumaiari buruzko informazioa
Zumaiako 'flysch'-ari buruz Berrian argitaratutako artikulua
Zumaia Arrauna eskuan, gazi-gezak dastatzen Argia astekarian argitaratutak erreportajea (2008-01-20)
| Gipuzkoako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidania-Goiatz • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |
||

