Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Murillo)

Koordenatuak: 42°44′52″N 1°21′48″W / 42.74776313°N 1.36324596°W / 42.74776313; -1.36324596
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLongida
Koordenatuak42°44′52″N 1°21′48″W / 42.74776313°N 1.36324596°W / 42.74776313; -1.36324596
Map

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Longidako Murillo herri hustuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza, barroko klasizista estiloko harriz egindako eraikuntza da. Habearte bakarra du, eraikinaren barne-egitura islatzen duten kanpoko kontrahormak dituena. Burualde karratua nabea baino estuagoa da, eta oinplano karratuko kanpandorrea du ebanjelioaren aldean. Sakristia burualdeari atxikita dago, presbiterioaren eskuinaldetik. Tenplura sartzeko atea epistolaren aldeko horman dago, erdi-puntuko arkua du eta arkupe moderno batekin babesten da. Estalkia ertz-gangazkoa da kapera nagusian, eta kanoi-gangazkoa habeartean. XIX. mendeko mazoneria duen erretaula nagusiak aurreko eskultura batzuk gordetzen ditu (XVII. mendekoak), zaharragoak. Hala ikusten da Jasokundeko Ama Birjinaren irudi titularrean, parrokiaren titularrean, eta Deikundearen eta alboan dituen artzainen Adorazioaren erliebeetan. Baita Koroatzearen Kalbarioko taldean ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]