Barrokoa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berniniren Santa Teresaren estasia(Santa Maria della Vittoria, Erroma)
Berniniren Santa Teresaren estasia
(Santa Maria della Vittoria, Erroma)

Barrokoa, XVII. eta XVIII. mendearen erdialdera arte Europan eta bere eraginpeko herrialdeetan eman zen aro kulturala da. Literaturan, eskulturan, margolaritzan, arkitekturan, dantzan eta musikan eragin zuen, garai artistico berezi bat eratuz.

[aldatu] Kokapena

Barrokoa, Pizkunde garaia eta Neoklasizismoaren artean kokatzen da. Garai honetan hainbat kultur mugimendu iraultzaile eman ziren, zientzia berri bat sortuz, eta Erreforma Protestantea bezalako erlijio era berriei hasiera emanez. Arte Barrokoak garrantzi handiko zeregina bete zuen garaiko gatazka erlijiosoetan. Protestanteek apaingarririk gabeko elizak eraikitzeko zuten joeraren aurrean, eliza katolikoak barrokoaren handitasun eta konplexutasunaz baliatu egin zen bere helburu liturgikoetarako. Aita Santuak Kontraerreformarekin ekin zion Martin Lutherek abiatutako erreformaren aurka. Artea, Aita Santuaren eta fedearen autoritatea goresteko erabilia izan zen. Zentzu honetan onar daiteke, barrokoa kontraerreformaren espresio estetikoa izan zela. Monarkiak, arte honen handitasunaz baliatu ziren ere, haien aldeko propaganda tresna bezala. Garaiko burgesiak halaber, barrokoa erabili zuen.

[aldatu] Izena

Barroko hitza ondorengo kritikoek asmatutako izena da, edozein garairi ematen zaion izenarekin gertatzen den bezala. Portugesezko barroco (forma irregularreko perla edo bitxi faltsua) hitzaren frantsesezko itzulpena. Barroko hitza zentzu iraingarrian erabili izan zen, apaingarrien gehiegikeria salatuz, Ilustrazio garaiko (XVIII. mendea) soiltasunarekin alderatuta. Azkenik, Heinrich Wölfflin arte historialari alemaniarrak (1864-1945) berriz zabaldu zuen Barroko hitza, Pizkundearekiko aurkako korronte bezala identifikatuz.

[aldatu] Arkitektura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Arkitektura barrokoa

Tresna pertsonalak