Jeep
Wikipedia(e)tik
Jeep Estatu Batuetako automobil enpresa da, 1941ean Willys-Overlandel sortua. Willys MB izeneko ibilgailu sendoa, txikia eta arina, edozein lekutatik ibiltzeko gai dena sortu zutenez izena ibilgailura pasa zen. Estatu Batuetan sortu zen Bigarren Mundu Gerran (1942an) eta aliatuek asko erabili zuten. Ordutik aurrera, munduko armada guztiek erabiltzen dute, eta bizitza zibilean ere lanbide askotarako baliatzen da jeep ibilgailua: nekazaritzan, basogintzan, etab. Izena ingelesetik dator (G.P: General Purpose, «helburu orotarakoa»).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.