Johan Heinrich von Thünen
Wikipedia(e)tik
Johan Heinrich von Thünen alemaniar ekonomialaria izan zen (Kanarienhausen, 1783 - Tellow, 1850). Agronomoa zen, eta etxalde-eredu bat antolatu zuen Tellow hirian. Etxalde horretan, langileen artean banatu zuen etekinen zati bat. Ekonomia-saio bat idatzi zuen, Der isolierte Staat (1826-1850, Estatu bakartua). Obra horretan, autarkian bizi edo kanpo-harremanik ez zuen hiri bat asmatu zuen, eremu oparo baten erdian, eta han kokatu zituen ekonomiari buruz zituen ideiak, produkziogune zentrokideen inguruan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.