Jorge Donn

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:36, 26 apirila 2015
1=Jorge Donn
Jorge Donnen erretratua

Jorge Donn argentinar dantzaria izan zen (Buenos Aires, 1947 - Lausana, 1992). Buenos Airesko Colón antzokiko dantzari izan zen, eta 1963an Maurice Béjarten XX. mendeko balleteko kide egin zen. Denbora gutxian ballet horretako dantzari nagusietako bat izan zen. Egin dituen lan nagusien artean, aipagarriak dira: Meza gaur egunerako (Pierre Henryren musika, 1967), Hau izango da heriotza (1970), Nijinski, Jainkoaren clowna (1971), Gure Fausto (Henri Pousseurren musika, 1976). 1979an Claude Lelouchen Batzuk eta besteak lanean parte hartu zuen. 1992an HIESaz hil zen.


Erreferentziak