Maurice Béjart

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maurice Béjart

Maurice Béjart (Jaiotza-izena: Maurice Jean Berger; Marseilla, 1927 - Lausana, 2007) dantzari eta koreografo frantsesa izan zen. 1960an eratu zuen Ballet du XX Siècle famatua, izena aldatuta, 1987an, Béjart Ballet Lausanne bihurtu zen, eta halaxe deitzen da gaur egun ere. 1990eko hamarraldia oso oparoa izan zen Béjartentzat, eta koreografia berri asko egin zituen: 1789... et Nous (zenbaiten musika, 1989) Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrenerako, Mozart-Tango (Mozart, 1990), La Mort Subite (zenbaiten musika, 1991) Tod in Wien (Mozart, 1991), Opéra (Verdi, 1991), Le Mandarin Merveilleux (Bartók, 1991), Sissi, l´Impératrice Anarchiste (zenbaiten musika, 1992), AmoRoma (Rota, 1993), King Lear - Prospero (Purcell eta Hochstätter, 1994), L´Art du Pas de 2-Deux (zenbaiten musika, 1994), A Propos de Shéhérazade (Ravel eta Korsakov, 1995), Titre à Venir (Bars, Gleason, Presley eta Baudelaire, 1997), MutationX (Bars, Gleason eta Zorn, 1998), Dialogue de l´Ombre Double (Boulez, 1998) eta L´Heure Exquise (Mahler, Webern, Bach eta Lehár, 1998). Beste dantzari-talde askorentzat ere egin zituen koreografiak, telebistarentzat ere lan egiten zuen, eta zenbait liburu idatzi zuen: Maurice Béjart: Un instante dans la Vie (1979) eta Béjart par Béjart (1979). Sari asko jaso zuen (azkenetakoa, Inamori Fundazioko Kioto Saria, 1999), eta 1995ean Frantziako Akademiako kide egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Béjart Aldatu lotura Wikidatan