José María Galíndez

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Galíndez
Bizitza
JaiotzaGetxo
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaAngel Galindez Zelaieta
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, Akzioduna eta ontzi-ingeniaria
KidetzaQ114316917 Itzuli

José María Galíndez (Getxo, ) enpresaburua, Sener enpresaren aholkularia eta Solarpack enpresaren lehendakari ohia. 2022tik Círculo de Empresarios Vascos elkarteko lehendakaria.[1][2] Seme-alabekin batera Beraumberri ondare-sozietatea du. Forbesen arabera, espainiako pertsona aberatsenen artean dago, 2020an 76. postuan agertu zen, 275 milioi eurorekin, eta 2021ean 71. postuan, 400 milioi eurorekin.[3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ángel Galíndez Zelayetaren semea da. Guascor enpresaren aholkularia izan zen, Suitzako Sulzer Chemtech enpresaren zuzendaritza batzordeko kidea, baita Asociación Eólica Española elkartearen sortzaile eta lehenengo lehendakaria ere. ASIF eta UNEFeko zuzendaritza batzordeko kidea eta ITP eta Velatiako administrazio kontseiluaren kidea izan zen.[3][6]2022an Nicolás Correa fresatzailearen hirugarren akzionista bihurtu zen, Carmen Ybarraren atzetik.[6] Fundación EKI-ren lehendakaria da ere, garapen bidean dauden herrialdeentako eskola eta hospitalei energia garbia ematen diena.[3]

Solarpack[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, bere anaiarekin, Antonio Galíndez, eta bere ilobarekin, Pablo Burgos Galíndez Solarpack sortu zuten, eguzki-energia fotovoltaikoa garatzen duen enpresa. 2018an enpresa burtsara atera zuten eta 2021ean enpresaren erdia saldu zioten EQT alemaniako enpresari. Lortutako diruarekin BBVAren dorrea erosi zuten, Ybarra Careaga familiarekin batera.[6][7] Diruaren beste zati bat Veleta BidCo-n inbertitu zuten, EQT-rena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) EFE, RC/. (2021-09-23). «José Galíndez, nuevo presidente del Círculo de Empresarios Vascos» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. (Gaztelaniaz) José Galíndez, nuevo presidente del Círculo de Empresarios Vascos – Círculo de Empresarios Vascos. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Bargueño, Miguel Ángel. (2022-04-22). «Quiénes son las familias empresariales del País Vasco» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  4. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Lista completa de los 100 más ricos de España, según Forbes» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Seis vascos se cuelan en la lista Forbes de las mayores fortunas de España» Crónica Vasca 2021-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  6. a b c (Gaztelaniaz) «La familia Galíndez Zubiría, una fortuna “renovable” año tras año» Crónica Vasca 2023-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  7. (Gaztelaniaz) Raffin, Carla. (2021-01-20). «Los Galindez y los Ybarra Careaga venden un 12% de Solarpack para aumentar el 'free float'» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]