José María Rubert Candau

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Rubert Candau
Editorial Labor (en) Itzuli zuzendari

Bizitza
JaiotzaVila-real, 1901
Herrialdea Espainia
Heriotzaezezaguna, ezezaguna (122/123 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta filosofoa

José María Rubert Candau (Villarreal, Castellò, 1901) valentziar filosofo eta historialaria .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta teologiako ikasketak egin zituen Vicheko frantziskotarretan (Bartzelona) eta Madrilgo Unibertsitatean. Frantziskotarretan Erdi Aroa ikertu zuen batez ere, Guillermo Rubió edo Rubione frantziskotar filosofoa nagusiki. Bigarren aldian, apaiz egin ondoren, filosofia-jakintzaren azterketa egin zuen, ¿Qué es filosofía? (1947, Zer da filosofia?) ikerlanarekin hasi eta La realidad de la filosofía. Su sentido esencial y valor de sus resultados (1969-1970, Filosofiaren errealitatea. Bere funtsezko zentzua eta emaitzen balioa) bi liburukiz osaturiko obra handia idatzi zuen arte. Beste obra aipagarri batzuk ditu El conocimiento de Dios en la filosofía de Guillermo Rubió (1936, Jainkoa Guillermo Rubióren filosofian), Teoría del conocimiento y ontología (1942, Ezagutzaren eta ontologiaren teoria), Lógica, psicología y ética (1947, Logika, psikologia eta etika), Ser y vida. Análisis fenomenológico de los problemas básicos de la filosofía (1950, Izatea eta bizitza. Filosofiaren oinarrizko arazoei buruzko analisi fenomenologikoa), La filosofía del siglo XIV a través de Guillermo Rubió (1952, XIV. mendeko filosofia Guillermo Rubióren eskutik), Fundamentos constitutivos de la moral (1956, Molararen funtsak), El sentido último de la vida (1958, Bizitzaren azken buruko zentzua), Fenomenología de la acción del hombre (1961, Giza ekintzaren fenomenologia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]