Joseph Wilson Swan
Wikipedia(e)tik
Joseph Wilson Swan Britainiar kimikaria (Sunderland, 1828 - Warlingham, 1914). Goritasun-lanpara elektrikoa asmatu zuen 1878an, Edisonek baino urtebete lehenago. Kartoi ikaztua erabili zuen lanpararen harizpia egiteko. Ondoren, tantalo-harizpiko lanpara asmatu eta hobetu zuen. Argazkiari buruzko ikerketak ere egin zituen; hala, ikatz-papera (1862) eta bromuro-papera (1879) asmatu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.