Ohorezko Legioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohorezko Legioko zaldunaren intsignia
Ohorezko Legioko Zaldun zinta
(Domina ez da eguneroko bizitzan erabiltzen, baizik eta zeremonia ofizialetan bakarrik. Zinta botoi zuloan eramaten da.

Ohorezko Legioa, izen osoa Ohorezko Legioaren Frantziako Ordena duena (frantsesez ordre national de la Légion d’honneur), Frantziako intsignietatik ezagunena eta garrantzitsuena ematen duen konpainia da. Napoleonek ezarri zuen. Ordena horren saria gizon eta emakumeei ematen zaie —frantziar izan nahiz ez izan—, arlo zibil edo militarrean lortutako ohiz kanpoko merituengatik. Ohorezko Legioaren Frantziako Ordenan sartzen dira sarituak, eta ordenaren barruan bost maila hauetako bat izango dute (maila beherenetik gorenera aipatuko ditugu):

  1. zalduna (chevalier)
  2. ofiziala (officier)
  3. komandantea (commandeur)
  4. ofizial handia (grand officier)
  5. gurutze-handia (grand-croix).

Ohorezko Legioko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon-emakume kopurua
Hiru mailak
125 000 zaldun
10 000 ofizial
1 250 komandante
Bi duintasunak
250 ofizial handi
75 gurutze-handi

Ohorezko Legioko kide izendatuek jasotzen duten saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominaren aurrealdea apaintzen duen irudia, aldatzen joan da historian zehar. 1815 arte eta 1848 eta 1880 bitartean, Napoleonen profila ageri zen; baina, Frantziako Berrezarpenarekin, haren ordez Henrike IV.a Frantziakoarena jarri zuten. XIX. mendearen amaieraz geroztik, emakume baten irudia da domina apaintzen duena.

Ohorezko Legioaren ordenan mailarik baxuenean sartzen dira gehienak, zaldun mailan, erakutsitako merituen arabera goragoko mailetara hel daitekeelarik (dena dela, batzuk zuzenean goragoko mailetan sartzen dira). Gorengo kargua maisu handiarena da; Frantziako presidenteari dagokio, eta Ohorezko Legioko kantzilerragandik jasotzen du. Kantzilerra, gurutze-handi titulua dutenen artean hautatzen da, eta ordenaren Kontseiluko presidentea da.

Ohorezko Legioan sartzeko, beharrezkoa da ministro batek Ordenaren kontseiluari hautagaia aurkeztea. Ministroak proposatutakoa onartua izanez gero, hautagaia Legioko partaide bihurtzen da, eta intsignia jasotzen du hotsandiko zeremonia batean.

Intsigniak aldatu egiten dira maila batetik bestera, batez ere tamainaren aldetik. Zaldun eta ofizialenek, 37 milimetroko diametroa dute; komandanteenek, berriz, 60 milimetrokoa duten bitartean. Ofizial handi edo gurutze-handi mailetara iristen denak, dominaz gain, urre edo zilarrez estalitako 90 milimetroko plaka bat jasotzen du.

Wearing of the insignia of the Légion d'honneur (gentlemens).svg
Dekorazioa
Legion Honneur Chevalier ribbon.svg
Chevalier
Legion Honneur Officier ribbon.svg
Officier
Legion Honneur Commandeur ribbon.svg
Commandeur
Legion Honneur GO ribbon.svg
Grand officier
Legion Honneur GC ribbon.svg
Grand-croix

Ohorezko Legioaren jatorria eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleon Bonaparte enperadorea, Ohorezko Legioko lehenengo dominak ezartzen, 1804ko uztailaren 14an (margolanaren egilea: Jean-Baptiste Debret)

1802ko maiatzak 20an, Napoleon kontsulak, Ohorezko Legioaren ordena nazionala sortu zuen, honela, domina emate publikoetara itzuliz, Antzinako Erregimenekoak ezeztatuak izan baitziren 1789ko iraultzarekin. Bazegoen Napoleon, honegatik kritikatzen zuenik ere, domina hau helduentzako jostailu bat zela esanez. Baina Napoleonek honela erantzuten zien: "Jostailu hauengatik dator jendea nere atzetik".

1804ko uztailak 15ean, Parisko Hôtel des Invalidesen eginiko zeremonia handi batean, Napoleonek, Ohorezko Legioaren lehen dominak ematen dizkie meritu bikaineko mariskal, soldadu, gerrako baliaezin, zientzialari, artista eta idazleei. Egun batzuk beranduago, abuztuak 16an Boulogne-sur-Merreko zelaian, non 200.000 soldadu kanpatuak zeuden Ingalaterra inbaditzeko prest, Napoleonek, Ohorezko Legioaren beste domina emate bat egiten du, deskribaezina den berotasun giroan.

Ohorezko Legioa jaso zuen lehen emakumea, Frantziar Errepublikako Indar Armatuetako sarjentua zen Angelique Duchemin izan zen, 1851ko abuztuak 15ean. 1900. urtea baino lehen, beste 47 emakumek jasoko zuten Ohorezko Legioa.

Historian zehar, Ohorezko Legioaren ospea gora eta gora doa, eta, 1914an, Lehen Mundu Gerra hasi zenean, ordenak 50.000 "legionari" ditu.

Lehen Mundu Gerrako borroka latzek eta soldaduen heroi ekintzek, ondorio bezala, Ohorezko Legioaren partaide kopuruaren hazkuntza dute, askotan lesionaturik edo baliaezinik borrokan jasotako zaurien ondorioz. Honen ondorioz, 1921ean, beharraren beharrez, "Société d'Entraide des Membres de la Légion d'Honneur" (SEMLH) (Ohorezko Legioaren Partaideen Elkarren Arteko Laguntzaren Elkartea) sortzen du Dubail jeneralak, legionarien artean elkarlaguntza garatu eta berresteko, eta behartsuenei, baliaezinei edo lesionatuei laguntzeko.

Denborarekin, SEMLHa sendotu egiten da eta bere ekintzak arlo gehiagotan egiten ditu. Gaur egun, 60.000 partaide baino gehiago ditu eta Frantzian zein munduko beste nazio askotan dago, bere tokiko sekzioekin, anaitasun bakar batean frantziarrak eta atzerritarrak bilduz.

Kantzilergo Handia Parisen dago, Parisko 7. barrutian, Salmeko hotelean, orain Ohorezko Legioaren Jauregia bezala ezagutzen dena. Jauregiak, Ohorezko Legioaren Museoa ere hartzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ohorezko Legioa