José Eustasio Rivera

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Eustasio Rivera

José Eustasio Rivera (San Mateo-Rivera, Huila, 1888ko otsailak 19 - New York, 1928ko abenduak 1) kolonbiar poeta eta eleberrigilea izan zen. Ospe handia izan zuen La vorágine (1924, Zurrunbiloa) Amazoniako kautxu-biltzaileen zapalkuntza salatzen duen eleberriari esker. Oihanean giroturiko amerikar eleberri hoberentzat dute kritikariek.

Rivera abokatua zen, eta 1921ean argitaratu zuen lehen literatura-lana, Tierra de promisión (Agindutako lurraldea), Kolonbiako tropikoaldean giroturiko soneto-bilduma. 1922an, Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugak zehazteko eratu zen Batzordeko kide zela, Amazoniako oihana eta giza taldeak ezagutzeko parada izan zuen. Hasierako unibertso liriko hura abentura eta giza zapalkuntzaren salaketa-eleberri bilakatu zen La vorágine bere eleberri bakarrean.

Erreferentziak