Julianne Pierce

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julianne Pierce
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala
KidetzaVNS Matrix
Genero artistikoanew media art (en) Itzuli

Julianne Pierce artista, komisario, kritikari eta arte ekoizle australiarra da. VNS Matrix kolektibo ziberfeministako kidea (1991-1997). 2016az geroztik Art Enginneers-eko zuzendaria da, Sydney eta Adelaiden kokatutako diseinatzaile eta artisten kolektiboa. [1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierce VNS Matrix taldeko kide sortzailea da eta 1991n ziberfeminismo terminoaren erabileran aitzindari izan zen.[3] Ordutik egin duen ibilbidea artearekin eta teknologiarekin lotuta egon da. 2006tik 2013ra arte elektronikoari buruzko nazioarteko sinposioa (ISEA) zuzendu zuen, urtero munduko toki ezberdinetan egiten den arte eta teknologia topaketarik garrantzitsuenetako bat. 2013tik 2015era arte esperimentaletarako talde emergente eta estrategikoa zuzendu zuen Australian Art Council-en. Adelaideko Arts Festival for Visual Arts-eko komisarioa izan zen 2006 eta 2008 bitartean eta 2000tik eta 2005era Australiako Arte eta Teknologia (Anat) Sarearen zuzendaria izan zen. 2007tik 2012ra Australia utzi zuen Erresuma Batuan bizitzeko. Bertan, Blast Theory komunikabide interaktiboen eta performance arte taldeko ekoizle exekutiboa izan zen 2007tik 2012ra, Brightonen egoitza duena.[4] 2012tik 2014ra Australian Dance Theatre konpainiaren zuzendaritza exekutiboa hartu zuen, performancea eta teknologiarekin lan egiten duen dantza garaikideko taldea.[5] 2016an aurkeztu zuen Art Enginners kolektiboa, artista, diseinatzaile grafiko, ekoizle eta performance sortzaileek osatzen duten kolektiboa eta honen zuzendari lanetan aritua da.[6][7]

Ziberfeminismoari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21.menderako manifestu ziberfeminista

VNS Matrix " ziberfeminismo " terminoa erabiltzen duen lehen talde artistikotzat jotzen da, nahiz eta Piercek berak aitortu kontzeptua aldi berean sortu zela hainbat lekutan. Izan ere, aldi berean, Sadie Plant filosofoak ere erabiltzen zuen terminoa ere.[8]

Ziberfeminismoa eta VNS Matrix-i buruz Piercek esan du: "Ziberfeminismoak eskuratze-ideia ironikoak izan zituen, eta datu-baseen eremuan jarri zituen bere eskuak. Korrelazio patriarkalaren ikuspegi utopikoa eta teknologiaren tresna berriekiko gogo bizia konbinatu zituen. Identitate- eta genero-politika bultzatu zuen, eta loratutako ez-identitateak ingurune digitalaren bidez jariarazi zituen. Emakumeen gorputzaren lekua mugako on line emakume bat izango litzateke, geure mundu birtualak sortuz eta ziberespazioko mundu amorfoa kolonizatuz. "[9] [10]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Australian new media: an active circuit Artlink 21.3 (2001):14[11]
  • Guest Editorial: New Media-New Collaborations . Dantza Foroa. 15. liburukia. 2. zenbakia. Australian Dance Council, 2005. [12]
  • Info heavy cyber babe. Lehen Ziberfeminista Nazioarteko Irakurlea, Hanburgo: Old Boys Network (1998). [13] Ana Navarreteren gaztelaniazko itzulpena. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cubitt, Sean; Malina, Roger F.. (2003). Women, Art, and Technology. MIT Press ISBN 978-0-262-13424-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  2. (Ingelesez) «An Oral History of the First Cyberfeminists» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  3. (Ingelesez) Paniagua, Maya Zalbidea. (2012-09-19). «Cyberfeminist Theories and the Benefits of Teaching Cyberfeminist Literature» Social Sciences and Cultural Studies - Issues of Language, Public Opinion, Education and Welfare  doi:10.5772/39239. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  4. «Julianne Pierce | transmediale» transmediale.de (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  5. (Ingelesez) «Julianne Pierce» The Wheeler Centre (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  6. (Ingelesez) «Julianne Pierce ⁄ VNS Matrix» VNS Matrix (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  7. (Ingelesez) «Julianne Pierce joins Adelaide Fringe as new Creative Producer» Australian Arts Review 2015-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  8. (Ingelesez) Hawthorne, Susan; Klein, Renate. (1999). Cyberfeminism: Connectivity, Critique and Creativity. Spinifex Press ISBN 978-1-875559-68-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  9. a b «estudios online sobre arte y mujer» web.archive.org 2016-10-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  10. "Situando Cyberfeminisms" (PDF).
  11. (Ingelesez) Pierce, Julianne. (2001-09). «Australian new media: an active circuit» Artlink 21 (3): 14. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  12. (Ingelesez) Pierce, Julianne. (Winter 2005). «Guest Editorial: New Media - New Collaborations» Dance Forum 15 (2): 1. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  13. «INFO HEAVY CYBER BABE» www.nettime.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]