Jupiter Ascending

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:25, 17 apirila 2016

Jupiter Ascending (euskaraz Jupiter Helmuga) 2015eko Wachowskitar estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Channing Tatum, Mila Kunis, Sean Bean, Eddie Redmayne eta Douglas Booth aktoreek antzeztu zuten.

Filmaren eszena oso labur bat Bilboko itsasadarran eta Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko paisaietak oinarritua dago. Filmaketa labur hauek 2014eko maiatzaren hasiera aldera burutu ziren.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jupiter Jones (Mila Kunis) gaueko zerupean jaio zen eta seinaleek etorkizunean gauza handiak egingo zituela adierazten zuten. Nahiz eta izarrekin amets egiten jarraitu, bere eguneroko bizitza etxeen garbiketa eta hainbat harreman arazotsuen hausturetara mugatzen da. Halere ez da patuak gordetzen dionaz jabetzen, egun batez bere bila Lurrera etorri eta genetikoki eraberritua izan den Caine (Channing Tatum) militar ohiarekin topo egiten duen arte. Topaketa honen arrazoia Jupiter bera Unibertsoarn oreka osoa aldaerazi dezakeen kate genetiko batetako zati dela da.

Aktoreak

Kanpo loturak