KZgune

Wikipedia, Entziklopedia askea

KZguneak herritarren esku Interneten nabigatzen ikasteko instalazioak jartzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zentro publikoak dira. KZguneetan eskaintzen diren zerbitzuak doakoak dira.

KZguneen sarea 2001ean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, "Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2002-2005 (EIGP)"-ren barnean; Plan honen helburua EAE Informazioaren Gizartean sartzea zen. EIGPren iraunaldia amaitu zenean, Eusko Jaurlaritzak gizartean teknologia berrien erabilera sustatzen ahalegintzen saiatu zen, horretarako bigarren plan bat aurkeztuz: EIGP 2010 (Euskadiko Agenda Digitala).

KZguneak udaletxeek eskaintzen dituzte eta bertako ekipamendua Eusko Jaurlaritzak hornitzen du.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzu aipagarrienak honakoak dira:

  • Sarean ibiltzeko ordenagailuen azpiegitura
  • E-mail kontuak
  • Interneten nabigatzen ikasteko 10-20 orduko ikastaroak
  • On-line ikastaroak
  • Interneti buruzko ikastaro aurreratuak
  • Elkarteentzako web orrien diseinua
  • Erabiltzaileei arreta eskainiko dieten profesionalak

Zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoeneko proiektuaren 3 helburu lortu dira:

  • 15 urtetik gorako euskal biztanleen %10 erregistratutako erabiltzaile izatea
  • 15 urtetik gorako euskal biztanleen %4 Interneten ibiltzeko hezitzea
  • EAEko udalerri guztietan egotea

2008ko urriaren 23an:

  • 290.000 erabiltzaile erregistratuta
  • 118.771 partehartzaile Interneten oinarrizko-prestakuntzako ikastaroetan
  • 37.000 partehartzaile ikastaro aurreratuetan
  • 2.700 ordenagailu
  • 276 KZgune
  • 250 herri KZgunearekin
  • 109 profesional

Ikastaroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten oinarrizko-prestakuntza:

  • Internet KZgunea
  • NagusiWeb: 55 urtetik gorakoentzat
  • EmaWeb: emakumeentzat

Gaien araberakoak:

  • Zerbitzuak
  • Segurtasuna
  • Aisia
  • Etxea eta familia
  • Enpresa
  • ...

ISO 9001-2000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AENOR erakundeak, Espainiako Normalizazio eta Zertifikazio Erakundeak, KZguneen sareari ISO 9001-2000 kalitate-ziurtagiria berronetsi dio. Honela, 2002. urtetik aurrerako KZguneen sareko kudeaketa eta hobekuntza bermatzen da.

AENORek oso positiboki baloratzen du KZguneen erabiltzeen gogobetetasuna (5 puntutik 4,7), gauzatutako inkesten bidez lortu dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]